Bedaioko Azoka 2024

Bedaioko Azoka Berezia 2024

Urtero bezala, Bedaioko Azoka Berezia itzuli da, bertako produktuei eta auzolanari esker antolatua. Urriaren 20an, goizeko 10:00etatik 13:45era, ospatuko da frontoian. Azoka honek aukera paregabea eskaintzen du gure lurrak ematen dituen produktu oparoak ezagutzeko eta etxera kalitatezko produktuak eramateko. Garaiko eta KM0-ko produktuak izango dira protagonista, beste behin, Bedaioko azokako postuetan: bertako babarruna, barazki freskoak, […]

Bedaioko Festak 2024

Bedaion, udako oporren amaierarekin batera, jai giro aparta dator, eta aurtengo programazioak ez du hutsik egingo. Hiru egunetan zehar, herritarrak eta bisitariak elkarrekin gozatzeko aukera izango dute, kulturaz, kirolez eta tradizioz beteriko egitarauarekin. Irailak 6 OSTIRALA19:00 Jaiei hasiera suziriekinJarraian, Amezketako dantzarien emanaldia20:00 Patata tortila lehiaketa eta pintxo potea21:00 Zagi-ardoa (edaria era kafea elkarteak jarriko ditu)Ondoren, […]

Mendi Martxa 2024

Ekainaren 2an Bedaioko Mendi Martxaren hamazazpigarren edizioa ospatuko da. Bertaratzen direnek bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute. Lehenengoak 23 kilometro inguru hartzen ditu, Artubi mendiaren gailurreraino iristen da (1262 m) eta 1800 metroko desnibel metatua du, eremu menditsu, baso eta mendi bideetatik igaroz. Bigarren ibilbidea laburragoa da, eta mendian ibiltzeko ohitura duten 8 urtetik […]

Bedaioko Festak 2023

Bedaioko jaiak ospatzeko unea iritsi da! Urtero bezala, ez dira faltako goizaldeko ordu txikiak arte mugiaraziko zaituen trikitia, herriko hainbat belaunaldik dantzatutako “Ingurutxo” tradizionala eta frontoian egingo diren afari herrikoiak, besteak beste. Ez galdu!Hemen duzu programazioa: Irailak 8 – Ostirala. Amabirjin eguna Bedaioko jaiei hasiera emateko suziria11:00 Meza nagusiaOndoren hamaiketakoa Abaetxen, herriko trikitilariek alaitua14:00 Jubilatuen […]

Mendi Martxa 2023

Datorren ekainaren 4an Bedaioko Mendi Martxaren hamaseigarren edizioa ospatuko da. Aurreko urteetan bezala, parte hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran. Lehenengoak, luzeena, 23 bat kilometroko distantzia hartzen ditu, Artubi mendiaren gailurrera iristen da (1262 m) eta guztira 1800m-ko desnibel positiboa du. Ibilbideak mendiko eremuak, basoa eta mendi-pistak uztartzen ditu. Bigarren ibilbidea laburragoa da, 16 km […]

Asteburu Kulturala 2022

Azaroaren 11, 12 eta 13an Bedaion Asteburu Kulturala ospatuko dugu. Hona hemen programatutako jarduerak: AZAROAK 11 OSTIRALA 19:00tan Balerdipeko Erleak proiektuko partaideen hitzaldia. Ondoren beraiek prestatutako pintxoak dastatzeko aukerarekin. AZAROAK 12 LARUNBATA 15:00tan auzolanean hurrengo eguneko azoka prestatzeko bilduko gara frontoian. AZAROAK 13 IGANDEA 10:00etatik 14:00tara Bedaioko Azoka Berezia. Bedaiotarrentzako egun politta izateaz gain landa […]

Mendi Martxa 2022

Bedaioko Mendi Martxaren XV edizioa ospatuko da datorren irailaren 25ean. Azken urteetan ohiko den moduan, bi ibilbide ezberdin egongo dira. Bata luzea, 23 km ingurukoa.  Artubi (1262m) mendia izango da ibilbideko puntu altuena eta orotara 1800m desnibel positiboa izango du. Mendia, basoa, eta mendi pistak ditu ibilbide honek. Bestea motzagoa, 16 km ingurukoa. Hau familientzat […]

Uncategorized @eu

Bedaioko Festak 2022

Irailak 8 – Osteguna. Amabirjin eguna 11:30 Jaiei hasiera emango zaie suziriekin.12:00 Meza Nagusia.14:00 Jubilatuentzako bazkaria Abaetxen trikitilariez lagunduta.18:00 Amezketako dantza taldearen emankizuna frontoian.20:30 Afaria Abaetxen. Irailak 9 – Ostirala 18:00etatik 20:00tara, Patata tortilla lehiaketa.• Elkarteak jarriko ditu:◦ Patatak◦ Olioa◦ Gatza◦ Arrautzak21:00 Zagi-ardoa.Ondoren dantzaldia Elustondo anai-arrebekin goizaldera arte. Irailak 10 – Larunbata 17:00 Ume jolasak […]

Mendi Martxa 2021

Pandemia dela eta, joan den urtean ospatu ez bazen ere, hemen da berriro Bedaioko Mendi Martxa. Datorren Urriaren 3an izango da eta bi ibilbide ezberdin egongo dira, bata luzea 23 km ingurukoa.  Artubi (1262m) mendia izango da ibilbideko puntu altuena eta orotara 1800m desnibel positiboa izango du. Mendia, basoa, eta mendi pistak ditu ibilbide honek. […]

Landa eremuetako oinarrizko azpiegituren alde

Landa eremuetako oinarrizko azpiegituren alde kontzentrazioa

Bedaion azken aste hauetan izan diren komunikazio arazoen harira eta landa eremuetako biztanleok, orokorrean, komunikazio konpainia handien aldetik betidanik ikusten dugun utzikeria kontuan harturik, kontzentrazio bat antolatu dugu datorren larunbatean, Otsailak 27, Tolosako Triangulo plazan eguerdiko 12:00etan. Landa eremuetako oinarrizko azpiegiturak hobetzeko eskatzea du helburu ekimen honek. Hona hemen Bedaiotar batek, bertan bizi dugun egoerari […]

Facebook
Instagram