Mendi Martxa 2026

Mendi Martxa 2026

Bedaioko Mendi Martxa 2026ko ekainaren 7an egingo da. Urtero bezala, mendiaz eta Bedaioko inguruaz gozatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, norberaren mailara egokitutako bi ibilbideren bidez.

Aurtengo martxak ere bi aukera izango ditu. Ibilbide luzea Artubi menditik (1262 m) igaroko da, 23 kilometro inguruko luzerarekin eta 1800 metro inguruko desnibel metatuarekin. Ibilbide laburragoa, berriz, 16 kilometro ingurukoa izango da, eta mendian ibiltzeko ohitura duten familientzat pentsatuta dago, 8 urtetik gorako haurrekin egiteko moduan.

Bi ibilbideek Bedaioko txoko eta paisaia ederrak ezagutzeko aukera emango dute: basoak, mendi-bideak eta inguruko tontorrak izango dira protagonistak. Gainera, ibilbide laburra egiten dutenek martxa luzeko parte-hartzaileekin zenbait tarte partekatuko dituzte.

Izen-ematea

Izena martxaren egunean bertan eman ahal izango da, ekainaren 7an. Hala ere, antolaketa-lanak errazteko, aurrez izena ematea gomendatzen dugu. Horretarako, mezu bat bidali behar da info@bedaio.com helbidera, parte-hartzaileen datuak eta aukeratutako ibilbidea zehaztuta.

Informazio orokorra

  • Izen-ematearen prezioa: 15 €
  • Eguna: 2026ko ekainaren 7a
  • Irteera eta helmuga: Bedaioko frontoia
  • Kartela

Ibilbide laburra

Ibilbide laburra 8:30ean abiatuko da eta 18 kilometro inguruko luzera izango du. Bidean hiru kontrolgune egongo dira: Zarate, Jazkugaina eta Bedaio.

  • Irteera ordua: 8:30
  • Kontrolguneak: Zarate, Jazkugaina eta Bedaio
  • Distantzia: 18 km
  • Track-a
  • GPX fitxategia

Ibilbide luzea

Ibilbide luzea 7:30ean hasiko da eta 25 kilometro inguruko luzera izango du. Kasu honetan, bost kontrolgune igaro beharko dira: Larrondo 1, Larrondo 2, Zarate, Jazkugaina eta Bedaio.

  • Irteera ordua: 7:30
  • Kontrolguneak: Larrondo 1, Larrondo 2, Zarate, Jazkugaina eta Bedaio
  • Distantzia: 25 km
  • Track-a
  • GPX fitxategia

Martxaren arauak

  • Martxa federatuei zein ez federatuei irekita dago.
  • Ordainketa egunean bertan egingo da, irteera baino ordu erdi lehenago.
  • Kontrolgune guztietan ordua eta sinadura jasotzea nahitaezkoa izango da.
  • Azken kontrolgunea 17:00etan itxiko da.
  • Zaborrak kontrolguneetako edukiontzietan utzi beharko dira.
  • Parte-hartzaileek ingurunea zaindu beharko dute, baita bertako fauna, flora eta jabetza pribatuak ere.

Antolatzaileek ez dute beren gain hartuko martxan zehar gerta daitezkeen istripuen erantzukizunik.

About admin