Ingurutxoa

Bedaioko jaietan bada egitarauetatik kendu ezin den ekitaldi bat: bertako Ingurutxoa. Bedaiotarrek modu berezi batean egiten dute ingurutxoa, eta Ingurutxoak berezi egiten ditu bedaiotarrak.

Egun, jaietan bakarrik egiten dute, baina garai batean maiz dantzatzen zuten. Igande arratsaldetan erromeria izaten zen: Joan Antonio Sarasolak txistua jo eta plazan elkartzen zirenek dantza egiten zuten.

Nafarroatik sartutako dantza mota dela uste da. Gipuzkoan, Bedaion eta Ugarten izan ezik, beste inon ez da dantzatzen.

Garai bateko Ingurutxoa
Garai bateko Ingurutxoa

Jaietan, meza nagusiaren ondoren ere dantzatzen zen dantza hau. Baina hark bazuen berezitasun bat: bi bikote bakarrik aritzen ziren dantzan.

Bedaiotarrek igandero dantzatzen zuten urte haietan osasuntsu mantentzen zen ingurutxoa. Gero, ordea, baxualdia izan zuen. Bedaioko plazak hogei urte inguru eman zituen ingurutxorik gabe.

Bedaioko Ingurutxoa
Bedaioko Ingurutxoa dantzatzen festetan (Iñaki Zugasti – Dantzan CC-BY-SA)

Galtzen uzteko altxor baliotsua zela ikusita, herriko hainbat laguni deitu eta berriro dantzan hastea proposatu zien Valentina Jauregik.

Dantzarako orduan, elizaren eragina ere nabaria zen; horregatik, elkarri helduta ez, baizik eta zapi bat tarteko dutela dantzatzen hasi ziren.

Ingurutxoari buruzko erreportaia ETBn