OTSAILA

Barrikotea
Sagardo mota desberdinak dastatzeko aukera sagardotegiko menuarekin Artubi Elkartean.
MARTXOA

Emakume afaria
Lagun zaharrak ikusi, berriak egin…
baldintza bakarra emakume izan eta
elkarren artean, solasean, ondo igarotzeko nahia izan eta eramatea.
APIRILA

Sagardotegira
Autobusa hartu eta egun pasa sagardotegi batera, bapo jan eta sagardo onenaz gozatzeko.
MAIATZA

Harri Jai Eguna
Aintzinako tradizioari jarraituz bedaiotarrek ospatzen dugun eguna. Betsoak eta trikiti doinuak ez dira faltako!
IRAILA

Bedaioko Festak
Bedaioko Ingurutxoa, Herri Kirolak, Haur Jolasak, Herri Afaria, Txirrindulari Igoera, Erromeriak…Ez da gaurkoa bedaiotarren dantzarako trebezia eta grina!

Mendi Martxa
Bedaioko bailara ezagutuaz, Mendi Martxa neurtua egingo da. Batezbesteko denbora 6-8 ordu. Artubi (1.256m) kota garaiena izango delarik.
URRIA

Mus Txapelketa eta gaztainak
Arratsaldean Mus Txapelketa eta ondoren, gaztain erreekin afaria.

Azoka Berezia
Bertako baserritarren lanarekin eta goxotasun guztiarekin erein eta jasotako uztak, animaliak, hainbat jaki goxo (etxeko ogia, gazta, pastelak, taloak…)
AZAROA

Errioxara
Giro apartaz, ardoaren nondik norakoak ezagutuko ditugu Errioxara egingo dugun irteera honetan.
ABENDUA

Eguberrietako kantuak baserriz-baserri
Gabon eguna ospatuko dugu baserriz-baserri gure kopla zaharrak abestuz.