Ingurumena da Bedaioko aberastasunik nagusienetakoa. Ez alferrik, Aralarko Parke Naturalaren sarrera puntu bat da. Leku paregabea da paisaia ederraz gozatzeko eta aukera anitz eskaintzen dio ingurumena maite duenari. Inguruan dituen tontor ugarietara igotzea edo aldapa handirik nahi ez dutenentzat, mendi ibilbideak egitea dira aukera ezin hobeak. Bedaiok, alde batetik, Malloak mendilerroa, bereak diren Balerdi eta Artubi mendiekin, eta ikusgarria den Txindoki mendia ditu; eta beste aldetik, Añi eta Otsabio aldeko mendiak.
Ibilbideak
Ibiltariek, Bedaion 4 bide seinaleztatua aurkituko dituzte:
PR-GI-112 – “Bedaioko itzulia”
- Luzera: 7.7km
- Iraupena: 2h 30m
- Altuera: 390 m
- Zailtasuna: ertaina
1) Bedaioko plaza 2) Gurbillaundia baserria 3) Zarateko lepoa 4) Urdilleko lepoa
Bedaioko plazatik atera eta errepidean zehar jaitsiko gara Gurbillaundiko bidegurutzera iristeko. Baserri horretatik, bide zaharrari ekingo diogu Zarate muinora igotzen den bidea hartzeko. Nafarroako Azkarate herrira doan bidea hartu eta laster utziko dugu pagadi baten gora igotzeko Urdille muinorako bidea. Eluso mendi gainaren azpitik jarraitu eta muinora iritsiko gara, metro batzuk igo eta Balerdiren magaletik Amezketara eramango gaituen bidearen seinalea ikusiko dugu. Berehala pagadi bat zeharkatu eta hortik behera berriro Bedaiora jaitsi ahalko gara.
GR 21 – San Inazioren bidea
- Luzera: 45 km
- Iraupena:13:00
- Hasiera: Zarate
- Amaiera: Loiola
- Eskualdea: Tolosaldea, Urola
GR 20 – Aralarko itzulia
- Luzera: 43.5 km
- Iraupena: 12:30
- Hasiera: Lekunberri
- Amaiera: Lekunberri
- Eskualdea: Goierri, Tolosaldea
GR 121 – Gipuzkoako itzulia
- Luzera: 284 km
- Lraupena: 70:00
- Hasiera: Donostia
- Amaiera: Donostia
- Eskualdea: Debabarrena, Debagoiena, Donostialdea, Oarsoaldea, Bidasoaldea, Goierri, Tolosaldea, Urola
Bizibiziki-ri esker eskuragarri Bedaioko beste zenbait natur ibilbide: bizibiziki-bedaio.pdf
Mendiak
BALERDI
- Altuera: 1.198 m
- Mendilerroa: Aralar
- Sarrera: Amezketa (2h 30m); Azkarate (2h 00m); Bedaio (1h 15m)
- Kokapena: Gipuzkoa eta Nafarroa
- Zailtasuna: Handia. Gailurra zorrotza, malkartsua
ARTUBI
- Altuera: 1.262 m
- Mendilerro: Aralar
- Sarrera: Amezketa (2h 30m); Azkarate (2h 45m); Bedaio (1 h 00m)
- Kokapena: Gipuzkoa eta Nafarroa
- Zailtasuna: Ertaina