Azken berriak

Bedaio

Herri izaera duen auzoa.

Bedaio, Balerdi magalean kokaturik dagoen Tolosar auzoa da, baina Tolosar auzoa izan arren ez dugu aurkituko Gipuzkoa osoan bere udalerriko mugetatik hain urruntasun handia duen beste auzorik, izan ere ez du Tolosarekin inongo harreman geografikorik, honek ekarri diolarik nahiz eta auzoa izan herri izaera propio bat izatea.

Bere mugako udalerriak ondoko hauek dira (erlojuaren horratzen noranzkoa harturik): Altzo, Lizartza, Orexa, Gaztelu, Azkarate (Nafarra bera, beraz Nafarroarekin muga egiten du Bedaiok), Amezketa eta Alegia. Bedaioko gailurrik altuena eta aldi berean Tolosakoa ere, Artubiko gainean aurkitzen dugu 1254 metrotara, Aralarko Mailoak duten ikuspegi ederren eta ikusgarrienetakoa dugu, Gipuzkoaren eta Nafarroaren zati handi bat hartzen dituelarik eta nola ez, Aralarko mendizerra.

Gipuzkoako herrietan ohikoa da ezizenak izatea herri bakoitzeko herritarrak izendatzeko. Bedaiotarrok “Makilak” bezala gara ezagunak, gure euskalkian “Makillek”.

Beraz, gora makillek!