Bedaion, udako oporren amaierarekin batera, jai giro aparta dator, eta aurtengo programazioak ez du hutsik egingo. Hiru egunetan zehar, herritarrak eta bisitariak elkarrekin gozatzeko aukera izango dute, kulturaz, kirolez eta tradizioz beteriko egitarauarekin.
Irailak 6 OSTIRALA
19:00 Jaiei hasiera suziriekin
Jarraian, Amezketako dantzarien emanaldia
20:00 Patata tortila lehiaketa eta pintxo potea
21:00 Zagi-ardoa (edaria era kafea elkarteak jarriko ditu)
Ondoren, Elustondo Anai-Arrebekin eromeria
Goizaldera, Baratxuri zopa eta txokolate beroa elkartean
Irailak 7 LARUNBATA
11:30 Bedaioko Pilota Txapelketako semifinalak
17:00 Ume jolasak frontoian eta txokolatea umeentzat
18:00 “Grimm Anaien Parkea” familia ikuskizuna
21:00 Herri afaria
Ondoren, Erromeria Izer-Alabier eta Ansorregi-Larrañagarekin
Goizaldera, Baratxuri zopa eta txokolate beroa elkartean
Irailak 8 IGANDEA
11:00 Meza Nagusia Andra Mari Jaiokundearen elizan
12:00 Bedaioko Pilota Txapelketa FINALA
18:00 Bedaioko “Larrañeta” harri baldarraren altxaera txapelketa. Parte hartzaileak:
Aimar Galarraga | Hodei Iruretagoiena | Imanol Royo | Iraitz Arruti | Jagoba Otaegi | Mikel Lopetegi “Urra” | Paulo Azpiazu | Xabier Aranburu “Guzta”
HARRI-JASOTZE ERAKUSTALDIA:
Maddi Gesalaga | Olaia Esnaola
Jarraian, BEDAIOKO INGURUTXOA
21:00 PINTXO DASTAKETA Artubi kultur elkartean (mondejuak eta ardi gisadua izango dira protagonista)
Ondoren, Bedaioko jaiei amaiera suziriekin
Etor zaitezte Bedaion jaiak ospatzera eta gozatu egun hauetan izango diren ekintza guztiez!