Mendi Martxa 2024

Ekainaren 2an Bedaioko Mendi Martxaren hamazazpigarren edizioa ospatuko da. Bertaratzen direnek bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute. Lehenengoak 23 kilometro inguru hartzen ditu, Artubi mendiaren gailurreraino iristen da (1262 m) eta 1800 metroko desnibel metatua du, eremu menditsu, baso eta mendi bideetatik igaroz.

Bigarren ibilbidea laburragoa da, eta mendian ibiltzeko ohitura duten 8 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat pentsatuta dago. 16 km ingurukoa da. Batzuek ibilbide luzea burutzen duten bitartean, laburrean atera diren kideekin zatiak partekatu ditzakete.

Izen-ematea egun berean egin daiteke, ekainaren 2an, nahiz eta antolatzaileok nahiago dugun aurrez izena ematea, prozesua errazteko eta kalkuluak egiteko. Ahal bada maiatzaren 30a baino lehen, mendimartxa@bedaio.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, parte-hartzaileen datuekin eta ibilbide aukeraketarekin.

Hauek dira mendi martxaren araudia eta informazio orokorra:

  • Izen-ematearen kostua: 10 € (doan 14 urtetik beherakoentzat)
  • Data: Ekainak 2
  • Hasiera eta amaiera: Bedaioko frontoian
  • Kartela

Ibilbide Laburra

Ibilbide Luzea

  • Hasiera ordua: 7:30
  • 5 kontrolgune (Larrondo 1-Larrondo2, Zarate-Jazkugaina-Bedaio)
  • Distantzia: 25 km
  • Track-a
  • GPX fitxategia

ARAUAK:

  • Federatuei eta ez federatuei irekia.
  • Ordainketa ekainaren 2an egingo da irteera baino ordu erdi lehenago.
  • Nahitaezkoa da ordua eta sinadura kontrol-puntu guztietan erregistratzea.
  • Azken kontrolgunea 17:00etan itxiko da.
  • Zaborra adierazitako kontrol-puntuetan bota behar da.
  • Nahitaezkoa da tokiko fauna eta flora errespetatzea, bai eta lursail eta jabetza pribatuak ere.

Antolakuntzak ez du bere gain hartzen ekitaldian gerta daitezkeen istripuen erantzukizuna.

About admin