Bedaioko jaiak ospatzeko unea iritsi da! Urtero bezala, ez dira faltako goizaldeko ordu txikiak arte mugiaraziko zaituen trikitia, herriko hainbat belaunaldik dantzatutako “Ingurutxo” tradizionala eta frontoian egingo diren afari herrikoiak, besteak beste. Ez galdu!
Hemen duzu programazioa:
Irailak 8 – Ostirala. Amabirjin eguna
Bedaioko jaiei hasiera emateko suziria
11:00 Meza nagusia
Ondoren hamaiketakoa Abaetxen, herriko trikitilariek alaitua
14:00 Jubilatuen bazkaria
18:00 Amezketako dantzarien emanaldia
Jarraian, Tortila patata lehiaketa (20:00-etarako tortila aurkeztuta)
(Patata, olioa, gatza eta arraultzak elkarteak jarriko ditu)
21:00 Zahagi ardoa (Edaria eta kafea herriak jarriko du)
Ondoren Elustondo Anai-Arrebak goizaldera arte
Goizaldera Baratxuri-zopa eta txokolatea elkartean
Irailak 9 – Larunbata.
17:00 Ume jolasak frontoian
19:00 “Kontu eta kantu” ikuskizuna haurrentzat, Maider Alcelay eta Igor Sala-ren eskutik
21:00 Herri afaria (Prezioa 25€)
Ondoren “Ansorregi eta Larrañaga” eta “Izer eta Alabier” trikitilariak goizaldera arte
Goizaldera baratxuri-zopa eta txokolatea elkartean
Irailak 10 – Igandea.
11:00 Meza nagusia
12:30 XXXI Bedaioko Txirrindulari igoera
18:00 Herri kirolak
Aizkolariak: NEREA ARRUTI eta NEREA SORONDO
Harrijasotzaileak: JON GOENATXO eta JOKIN EIZMENDI
Jarraian Bedaioko Ingurutxoa
20:30 Afaria Artubi elkartean (mondejua eta ardi gisatua)
00:00 Bedaioko jaien amaiera