Mendi Martxa 2023

Datorren ekainaren 4an Bedaioko Mendi Martxaren hamaseigarren edizioa ospatuko da. Aurreko urteetan bezala, parte hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran. Lehenengoak, luzeena, 23 bat kilometroko distantzia hartzen ditu, Artubi mendiaren gailurrera iristen da (1262 m) eta guztira 1800m-ko desnibel positiboa du. Ibilbideak mendiko eremuak, basoa eta mendi-pistak uztartzen ditu.

Bigarren ibilbidea laburragoa da, 16 km inguruko distantziarekin, mendian ibiltzen ohituta dauden 8 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat diseinatua, betiere heldu baten begiradapean. Horrela, familiako kide batzuek ibilbide luzea egiten duten bitartean, besteek ere ibilbidearen zati batez gozatu ahal izango dute, eta bidean elkar ikusi.

Ekainaren 4an bertan eman daiteke izena ekitaldian, baina antolatzaileek eskertuko lukete aurrez izena ematea prozesua arintzeko eta aurreikuspenak egiteko. Izena emateko, nahikoa da mendimartxa@bedaio.com helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea, parte-hartzaileen izen-abizenak eta ibilbide luzea edo laburra egingo den adieraziz.

Hauek dira mendi martxaren araudia eta informazio orokorra:

  • Izena ematearen kostua: 10 €(14 urtetik beherakoak doan)
  • Data: Ekainak 4
  • Abiapuntua eta helmuga: Bedaioko frontoia
  • Kartela

Ibilbide Laburra

  • Irteera-ordua: goizeko 8:30ean
  • 3 kontrol-puntu (Zarate-Jazkugaina-Bedaio)
  • Distantzia: 18km
  • Track-a
  • GPX fitxategia

Ibilbide Luzea

  • Irteera-ordua: goizeko 7:30ean
  • 5 kontrolgune (Larrondo 1-Larrondo2, -Zarate-Jazkugaina- Bedaio)
  • Distantzia: 25km
  • Track-a
  • GPX fitxategia

ARAUAK:

  • Federatuei eta federatu gabekoei irekitako parte-hartzea.
  • Ekainaren 4an bertan irten baino ordu erdi lehenago ordainduko da.
  • Ibilbidearen kontrol-puntu guztietan beharrezkoa da ordua eta sinadura jasotzea.
  • Amaierako kontrol-puntua 17: 00etan itxiko da.
  • Kontrolguneetan bota ez zaborra.
  • Natura-inguruneko fauna eta flora errespetatzea.
  • Landa-lurretan eta jabetza pribatuetan errespetuz ibiltzea.

Antolakuntzak ez du bere gain hartuko gerta daitekeen ezbeharrik.

About admin