Mendi Martxa 2025

2025eko ekainaren 8an ospatuko da Bedaioko Mendi Martxaren hamazortzigarren edizioa. Parte-hartzaileek bi ibilbideren artean hautatu ahal izango dute: bata luzeagoa, 23 kilometro ingurukoa eta Artubi mendia (1262 m) zeharkatzen duena, 1800 metroko desnibel metatuarekin; eta bestea laburragoa, 16 kilometro ingurukoa, mendian ibiltzeko ohitura duten familientzat aproposa, 8 urtetik gorako haurrentzat egokia.

Bi ibilbideek Bedaioko paraje ederrak zeharkatzen dituzte, mendi-bide, baso eta tontorretatik barrena. Bide laburraren partaideek aukera izango dute ibilbide luzea egiten dutenekin zati batzuk partekatzeko.

Izen-ematea martxaren egunean bertan egin daiteke, ekainaren 8an, baina antolatzaileok aurretiaz izena ematea gomendatzen dugu, antolaketa lanak errazteko. Horretarako, mezu bat bidali info@bedaio.com helbidera parte-hartzaileen datuekin eta aukeratutako ibilbidea adieraziz.

Hauek dira martxari buruzko informazio orokorra eta arauak:

  • Izen-ematearen kostua: 15 €
  • Data: 2025eko ekainaren 8a
  • Hasiera eta amaiera: Bedaioko frontoian
  • Kartela

Ibilbide Laburra

Ibilbide Luzea

  • Hasiera ordua: 7:30
  • 5 kontrolgune (Larrondo 1-Larrondo2, Zarate-Jazkugaina-Bedaio)
  • Distantzia: 25 km
  • Track-a
  • GPX fitxategia

ARAUAK:

  • Federatuei zein ez federatuei zuzendua.
  • Ordainketa egunean bertan egingo da, irteera baino ordu erdi lehenago.
  • Kontrol-puntu guztietan ordua eta sinadura erregistratzea derrigorrezkoa da.
  • Azken kontrolgunea 17:00etan itxiko da.
  • Zaborrak kontrolguneetan utzi behar dira, dagokion edukiontzian.
  • Tokiko fauna, flora eta jabetza pribatuak errespetatu behar dira.

Antolatzaileek ez dute istripuen erantzukizunik hartuko beren gain.

About admin