Uncategorized @eu

Mendi Martxa 2019

Irailaren 22an ospatuko da eta aurtengo edizioan ere bi ibilbide burutuko dira. Bata luzea 23,3kmkoa. Artubi (1262m) Tolosako mendi gailurrena ibilbideko puntu altuena izanik eta orotara 1800m desnibel positiboa izango duena. Mendia, basoa, eta mendi pistak ditu ibilbide nagusiak. Bestea motza, familientzat pentsatua. Mendian ibiltzeko ohitura duten haurrak (8 urtetik gora) 16kmko ibilbidea igaroko dute, […]

Argazki Lehiaketa
Uncategorized @eu

#BedaiokoFestak2019 lehiaketa

Aurtengoan argazki lehiaketa bat antolatu dugu sare sozialetarako. Ostiralean, larunbatean edota igandean Bedaioko festetan argazkiak atera eta sareetara #BedaiokoFestak2019 traolarekin igo! (Facebook edo Instagramen) Originalenak saria izango du. Abaetxe jatetxean bi lagunentzako otordua. Irabazlea irailaren 10ean argitaratuko dugu gure sare sozialetan!

Bedaioko Festak 2019
Uncategorized @eu

Bedaioko Festak 2019

Hona hemen egitaraua: Irailak 6 – Ostirala 19:00 Jaiei hasiera emango zaie suziriekin eta Alegiko SUTARRI dantza taldearekin. 19:30 Patata tortila lehiaketa eta pintxo potea bertsolariekin. Dantza eta bertsoa uztartuko dira. Bertsolariak: Mikel Artola eta Unai Mendizabal. 21:00 Zagi-ardoa (edaria elkarteak jarriko du). Ondoren dantzaldia Elustondo Anai-Arreba trikitilariekin goizalderarte. Goizaldera baratxuri zopa txokolate beroarekin elkartean […]