Mendi Martxa 2019

Irailaren 22an ospatuko da eta aurtengo edizioan ere bi ibilbide burutuko dira. Bata luzea 23,3kmkoa. Artubi (1262m) Tolosako mendi gailurrena ibilbideko puntu altuena izanik eta orotara 1800m desnibel positiboa izango duena. Mendia, basoa, eta mendi pistak ditu ibilbide nagusiak.

Bestea motza, familientzat pentsatua. Mendian ibiltzeko ohitura duten haurrak (8 urtetik gora) 16kmko ibilbidea igaroko dute, betiere nagusi bat lagun dutelarik. Honela, familiako lagunen batek martxa luzea burutzen duen bitartean besteek ere mendi martxako atal bat burutuko dute eta seguruen elkar ikusi ere.

Hemen dituzue mendi martxako araudia eta datu orokorrak:

  • Izen ematea: 10€ (14 urtetik behera doan)
  • Izena emateko epea: Irailak 19
  • Eguna: Irailak 22
  • Hasiera-Amaiera: Bedaioko Frontoian
  • Kartela

IBILBIDE MOTZA

  • Irteera ordua: Goizeko 8:30etan
  • 3 kontrol gune (Zarate-Jazkugaina- Bedaio)
  • Kilometroak: 16.6km
  • Profila

IBILBIDE LUZEA

  • Irteera ordua: Goizeko 7:30etan
  • 5 kontrol gune (Larrondo 1-Larrondo2,-Zarate-Jazkugaina- Bedaio)
  • Kilometroak: 23.3km
  • Profila

ARAUAK:

  • Federatuak eta ez federatuak parte har dezakete.
  • Ordainketa Ekainaren 22ean irteera baino ordu erdi lehenago.
  • Ibilbideko kontrol guztietan sinadura eta ordua jaso behar dira.
  • Kontrol txartela 10€ truk izango da. Bukaera arte, ondo jaso txartel hau, amaieran jatekoaz trukatu eta hainbat produkturen zozketan erabiltzeko.
  • Amaierako kontrola 17:00 bukatuko da.
  • Zakarrak kontrol guneetan bota.
  • Ingurumen naturalean zaude, animaliak ez uxatu eta landaretza errespetatu.
  • Landa lurrak eta jabetza pribatuak errespetatuz zeharkatu.

Antolakuntzak ez du inolako ardurarik izango gertatu daitekeen edozein istripuaren aurrean.

About admin