Mendi Martxa 2021

Pandemia dela eta, joan den urtean ospatu ez bazen ere, hemen da berriro Bedaioko Mendi Martxa. Datorren Urriaren 3an izango da eta bi ibilbide ezberdin egongo dira, bata luzea 23 km ingurukoa.  Artubi (1262m) mendia izango da ibilbideko puntu altuena eta orotara 1800m desnibel positiboa izango du. Mendia, basoa, eta mendi pistak ditu ibilbide honek.

Bestea motza, 16 km ingurukoa. Hau familientzat pentsatua gehienbat, mendian ibiltzeko ohitura duten haurrak (8 urtetik gora) egiteko modukoa, betiere nagusi bat lagun dutelarik. Honela, familiako lagunen batek martxa luzea burutzen duen bitartean besteek ere mendi martxako atal bat burutuko dute eta seguruen elkar ikusi ere.

Egunean bertan eman daiteke izena, baina dena azkartu eta aurrez egin nahi izan ezgero, bidali mezu bat mendimartxa@bedaio.com-era parte hartu behar dutenen izena, bi abizenak eta ibilbide luzea ala motza egin behar duten ipiniz.

Hemen dituzue mendi martxako araudia eta datu orokorrak:

  • Izen ematea: 10€ (14 urtetik behera doan)
  • Eguna: Urriak 3
  • Hasiera-Amaiera: Bedaioko Frontoian

IBILBIDE MOTZA

  • Irteera ordua: Goizeko 8:30etan
  • 3 kontrol gune (Zarate-Jazkugaina- Bedaio)
  • Kilometroak: 16km
  • Profila

IBILBIDE LUZEA

  • Irteera ordua: Goizeko 7:30etan
  • 5 kontrol gune (Larrondo 1-Larrondo2,-Zarate-Jazkugaina- Bedaio)
  • Kilometroak: 23km
  • Profila

ARAUAK:

  • Federatuak eta ez federatuak parte har dezakete.
  • Ordainketa Urriaren 3an irteera baino ordu erdi lehenago.
  • Ibilbideko kontrol guztietan sinadura eta ordua jaso behar dira.
  • Amaierako kontrola 17:00an itxiko da.
  • Zakarrak kontrol guneetan bota.
  • Ingurumen naturalean zaude, animaliak ez uxatu eta landaretza errespetatu.
  • Landa lurrak eta jabetza pribatuak errespetatuz zeharkatu.

Antolakuntzak ez du inolako ardurarik izango gertatu daitekeen edozein istripuaren aurrean.

About admin