Bedaioko Mendi Martxaren XV edizioa ospatuko da datorren irailaren 25ean. Azken urteetan ohiko den moduan, bi ibilbide ezberdin egongo dira. Bata luzea, 23 km ingurukoa. Artubi (1262m) mendia izango da ibilbideko puntu altuena eta orotara 1800m desnibel positiboa izango du. Mendia, basoa, eta mendi pistak ditu ibilbide honek.
Bestea motzagoa, 16 km ingurukoa. Hau familientzat pentsatua gehienbat, mendian ibiltzeko ohitura duten haurrak (8 urtetik gora) egiteko modukoa, betiere nagusi bat lagun dutelarik. Honela, familiako lagunen batek martxa luzea burutzen duen bitartean besteek ere mendi martxako atal bat burutuko dute eta seguruen elkar ikusi ere.
Egunean bertan eman daiteke izena, baina antolakuntzak eskertuko luke aurrez izena ematea guztia azkartu eta aurreikuspenak egiteko. Izena emateko bidali mezu bat mendimartxa@bedaio.com-era parte hartu behar dutenen izena, bi abizenak eta ibilbide luzea ala motza egin behar duten ipiniz.
Hemen dituzue mendi martxako araudia eta datu orokorrak:
- Izen ematea: 10€ (14 urtetik behera doan)
- Eguna: Irailak 25
- Hasiera-Amaiera: Bedaioko Frontoian
- Kartela
IBILBIDE MOTZA
- Irteera ordua: Goizeko 8:30etan
- 3 kontrol gune (Zarate-Jazkugaina- Bedaio)
- Kilometroak: 16km
- Profila
IBILBIDE LUZEA
- Irteera ordua: Goizeko 7:30etan
- 5 kontrol gune (Larrondo 1-Larrondo2,-Zarate-Jazkugaina- Bedaio)
- Kilometroak: 23km
- Profila
ARAUAK:
- Federatuak eta ez federatuak parte har dezakete.
- Ordainketa irailaren 25ean irteera baino ordu erdi lehenago.
- Ibilbideko kontrol guztietan sinadura eta ordua jaso behar dira.
- Amaierako kontrola 17:00an itxiko da.
- Zakarrak kontrol guneetan bota.
- Ingurumen naturalean zaude, animaliak ez uxatu eta landaretza errespetatu.
- Landa lurrak eta jabetza pribatuak errespetatuz zeharkatu.
Antolakuntzak ez du inolako ardurarik izango gertatu daitekeen edozein istripuaren aurrean.