Bedaiok berriro ere festaz jantziko du bere bihotza irailaren lehen asteburuan. Herriko frontoia eta inguruak musikaz, dantzez, jolas eta kirol ekitaldiz beteko dira, eta herritar zein bisitariak elkartuko gara giro paregabea sortuz. Hona hemen aurtengo egitaraua:
Irailak 5 OSTIRALA
18:00 Jaien hasierako suziria eta Amezketako Dantza Taldearen emanaldia
18:45 Esti Markez
20:00 Patata tortilla lehiaketa
21:00 Zagi Ardoa
23:00 Bingoa
Ondoren, trikitixa: Arbeo ta Maltzeta eta Garixe ta Txino
Goizaldera, Baratxuri zopa eta txokolatea
Irailak 6 LARUNBATA
10:30 Bedaioko Pilota Txapelketa – Sailkapen faseko partiduak
17:00 Haur jolas animatuak
21:00 Herri afaria
23:00 Asmatu jolasa
00:00 Trikitixa: Izer eta Alabier eta Ansorregi ta Larrañaga
Goizaldera, Baratxuri zopa eta txokolatea
Irailak 7 IGANDEA
11:00 Meza
12:30 XXXII. Txirrindulari igoera
18:00 II. Larrañeta harria eta Bedaio harria txapelketa:
LARRAÑETA HARRIA – 124 Kg harri baldarra
Paulo Azpiazu | Mikel Lopetegi “Urra” | Gorka Etxeberria | Xabier Aranburu “Guzta” | Imanol Royo | Beñat Telleria
BEDAIO HARRIA – 72 Kg harri baldarra
Malen Morandeira | Ainitze Zumeta | Lierni Osa | Maddi Guesalaga | Goizeder Abendibar | Olaia Esnaola | Elene Ostolaza
Ondoren, Bedaio ingurutxoa
20:30 Mondeju eta ardi gixadu afaria elkartean
Irailak 8 ASTELEHENA
12:00 Meza
14:00 Jubilatuen bazkaria
17:00 Bedaioko Pilota Txapelketako finalak
Azkenik, festen amaiera