Bedaioko Festak 2019

Bedaioko Festak 2019

Hona hemen egitaraua:

Irailak 6 – Ostirala

19:00 Jaiei hasiera emango zaie suziriekin eta Alegiko SUTARRI dantza taldearekin.

19:30 Patata tortila lehiaketa eta pintxo potea bertsolariekin. Dantza eta bertsoa uztartuko dira. Bertsolariak: Mikel Artola eta Unai Mendizabal.

21:00 Zagi-ardoa (edaria elkarteak jarriko du).

Ondoren dantzaldia Elustondo Anai-Arreba trikitilariekin goizalderarte.

Goizaldera baratxuri zopa txokolate beroarekin elkartean eta aulki jokua frontoian.

Irailak 7 – Larunbata

17:00 Ume jolasak frontoian.

19:00 Ataungo jentilen ipuin antzeztuak.

21:00 Herri afaria.

Ondoren goizalderarte dantzaldia Izer eta Alabier eta Ansorregi-Larrañaga trikitilariekin.

Goizaldera baratxuri zopa eta txokolate beroa elkartean.

Irailak 8 – Igandea

11:00 Meza Nagusia Andra Mari Jaiokundearen elizan.

Jarraian hamaiketakoa trikitilariekin.

13:00 Bedaioko XXX. Txirrindulari igoera.

18:00 Herri kirolak: Ondorengo kirolari handien:

Txikia V. Gipuzkoako aizkolari txapelduna, Larrañaga txapeldun ordea, Maika eta Itsaso emakumezko aizkolari bikainak eta Aimar Irigoien eta Mikel Lopetegi “Urra” Gipuzkoako harri txikien txapeldunaren banakako erakustaldia.

Ondoren, beraien arteko bi talderen lehia gogorra.

Herri kirolak bukatu ostean BEDAIOKO INGURUTXOA.

21:00 Afaria Artubi kultur elkartean. (Ardi gixadua eta mondejuak).

24:00 Bedaioko jaiei amaiera suziriekin.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.