Mendizaletasuna

Ingurumena da Bedaioko aberastasunik nagusienetakoa. Ez alferrik, Aralarko Parke Naturalaren sarrera puntu bat da. Leku paregabea da paisaia ederraz gozatzeko eta aukera anitz eskaintzen dio ingurumena maite duenari. Inguruan dituen tontor ugarietara igotzea edo aldapa handirik nahi ez dutenentzat, mendi ibilbideak egitea dira aukera ezin hobeak. Bedaiok, alde batetik, Malloak mendilerroa, bereak diren Balerdi eta Artubi mendiekin, eta ikusgarria den Txindoki mendia ditu; eta beste aldetik, Añi eta Otsabio aldeko mendiak.

Behiak Balerdiren Magalean

Ibilbideak

Ibiltariek, Bedaion 4 bide seinaleztatua aurkituko dituzte:

PR-GI-112 – “Bedaioko itzulia”

  • Luzera: 7.7km
  • Iraupena: 2h 30m
  • Altuera: 390 m
  • Zailtasuna: ertaina
Bedaioko itzulia
PR-GI-112 itzulia ( © paisajes)

1) Bedaioko plaza 2) Gurbillaundia baserria 3) Zarateko lepoa 4) Urdilleko lepoa

Bedaioko plazatik atera eta errepidean zehar jaitsiko gara Gurbillaundiko bidegurutzera iristeko. Baserri horretatik, bide zaharrari ekingo diogu Zarate muinora igotzen den bidea hartzeko. Nafarroako Azkarate herrira doan bidea hartu eta laster utziko dugu pagadi baten gora igotzeko Urdille muinorako bidea. Eluso mendi gainaren azpitik jarraitu eta muinora iritsiko gara, metro batzuk igo eta Balerdiren magaletik Amezketara eramango gaituen bidearen seinalea ikusiko dugu. Berehala pagadi bat zeharkatu eta hortik behera berriro Bedaiora jaitsi ahalko gara.

GR 21 – San Inazioren bidea

  • Luzera: 45 km
  • Iraupena:13:00
  • Hasiera: Zarate
  • Amaiera: Loiola
  • Eskualdea: Tolosaldea, Urola

GR 20 – Aralarko itzulia

  • Luzera: 43.5 km
  • Iraupena: 12:30
  • Hasiera: Lekunberri
  • Amaiera: Lekunberri
  • Eskualdea: Goierri, Tolosaldea

GR 121 – Gipuzkoako itzulia

  • Luzera: 284 km
  • Lraupena: 70:00
  • Hasiera: Donostia
  • Amaiera: Donostia
  • Eskualdea: Debabarrena, Debagoiena, Donostialdea, Oarsoaldea, Bidasoaldea, Goierri, Tolosaldea, Urola

Mendiak

BALERDI

  • Altuera: 1.198 m
  • Mendilerroa: Aralar
  • Sarrera: Amezketa (2h 30m); Azkarate (2h 00m); Bedaio (1h 15m)
  • Kokapena: Gipuzkoa eta Nafarroa
  • Zailtasuna: Handia. Gailurra zorrotza, malkartsua

ARTUBI

  • Altuera: 1.262 m
  • Mendilerro: Aralar
  • Sarrera: Amezketa (2h 30m); Azkarate (2h 45m); Bedaio (1 h 00m)
  • Kokapena: Gipuzkoa eta Nafarroa
  • Zailtasuna: Ertaina
Artubiko gailurra
Artubiko gailurra (Mendikat)