|
- Nagusi etxea: Bere garaian Bedaioko baserria eta mendian jabe zirenen bizilekua izan zen. Orain dela urte gutxi eraberritua, nekazalturismo bezala lan egin du azken urteetan.
- Zugasti Barrena: Aintzinako baserrien arkitektura tradizionala topatu dezakegu bertan. Egurrezko bigaz josiriko sareak eta oholez eginiko fatsadak ageri dira. Bedaion, Sarobe Berri baserriarekin batera lehen eraikinetako bat dugu. - Gurbil Haundi: Gipuzkoako baserririk handienetakoa bezala katalogatua izan da. Baina bere handitasunaz gain, erdian duen patioak ere badu intereseko puntua. Batzuek diotenez, bere garaian gartzela funtzioa betetzeko eraikia, Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko pasabide estratejiko bezelana karlisten gerra garaian, kuartel bezala funtzionatu omen zuen, patioa zalditegi bezala erabiliz.
- Zarate Lepoa: Gurbil Haundi baserritik igarotzen den aintzinako herri bidea jarraitzen badugu, Nafarroarekin muga egiten duen Zarate lepora iristxiko gara eta bertan oraindik ikusi ahal izango dira Mikeleteen bizileku izan zen eraikinaren arrastoak. - Errota: Ez dago jakiterik zein urtetakoa den, baina historiako dokumentuetan 1544. urtean agertzen da Errota baten izatea. Gaur egun, eraberritua dago eta funtzionamenduan. Uraren bidez mugitzen diren bi harri errotaz osatua dago. - Bailara eta Otsabio-Zarateren artean aurkitu dezakegu AƱiko trikuharria eta Pagohaundiko tumuloa. - Balerdi mendia "Malloak" izeneko Aralarko mendilerroaren iparraldean dago; horregatik, balerdi mendia "Maillo Zaharra" izenez ere ezagutzen da. Balerdi mendiaren gailurra (1.179m) Gipuzkoako mendizaleek gehien zapaltzen dutenetakoa da. Bertara Artubi gainetik edo Ardigainetik iristeko, gailur zorrotz bat -gaindiezina bertigoa sentitzen dutenentzat- igaro beharra dago. Tontorrera heltzean, ikusgai izango ditugu gailurraldeko zuloetan habiak egiten dituzten sai arreak; atzera begirazten badugu, berriz, mendiaren magal aldapatsuenetako pagadiak ikusiko ditugu. Pagadi horietan bizi dira Gipuzkoako eta Nafarroako bailara berdeetan hegan dotore asko egiten duten harrapariak.
|