2017ko Bedaioko mendi martxa iada prest dago. Aurtengo edizioan bi ibilbide burutuko dira. Bata luzea 23,3kmkoa. Artubi (1262m) tolosako mendi gailurrena ibilbideko puntu altuena izanik eta orotara 1800m desnibel positiboa izango duena. Mendia , basoa, eta mendi pistak ditu ibilbide nagusiak. Bestea motza, familiatan pentsaturik, mendian ibiltzeko ohitura duten haurrak (8 urtetik gora) 16kmko ibilbidea igaroko dute beti ere nagusi bat lagun dutelarik. Honela, familiako lagunen bat martxa luzea burutzen duen bitartean besteek ere mendi martxako atal bat burutuko dute eta seguruen elkarikusi ere.
Izena emateko bidali mezu bat  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -era Parte hartu behar dutenen izena, bi abizenak, ibilbide luzea ala motza egin behar duten eta herria ipiniz.

Hemen dituzue mendi martxako araudia eta datu orokorrak:
Izen ematea: 10€ (14 urtetik behera doan)
Izena emateko epea: Ekainak 1
Eguna: Ekainak 4
Hasiera-Amaiera: Bedaioko Frontoian

IBILBIDE MOTZA

Irteera ordua: Goizeko 8:30etan
3 kontrol gune (Zarate-Jazkugaina- Bedaio)
Kilometroak: 16.6km

IBILBIDE LUZEA

Irteera ordua: Goizeko 7:30etan
5 kontrol gune (Larrondo 1-Larrondo2,-Zarate-Jazkugaina- Bedaio)
Kilometroak: 23.3km

ARAUAK:

  • Federatuak eta ez federatuak parte har dezakete.
  • Ordainketa maiatzak 15ean irteera baino ordu erdi lehenago.
  • Ibilbideko kontrol guztietan sinadura eta ordua jaso behar dira.
  • Kontrol txartela 10 € truk izango da. Bukaera arte, ondo jaso txartel hau amaieran jatekoaz trukatu eta hainbat produkturen zozketan erabiltzeko.
  • Amaierako kontrola 17:00 bukatuko da.
  • Zakarrak kontrol guneetan bota.
  • Ingurugiro naturalean zaude, animaliak ez uxatu eta landaretza errespetatu.
  • Landa lurrak eta jabetza pribatuak errespetatuz zeharkatu.
  • Antolakuntzak ez du inolako ardurarik izango gertatu daitekeen edozein istripuaren aurrean.

     

Antolatzailea:

Artubi Kultur Elkartea