Kultur Agenda

MARTXOAK

14 Emakumeen afari herrikoia
Artubi Elkarteko kupela

Amona maitagarria zarelako, ama paregabea zarelako eta beti laguntzeko prest dagoen alaba zarelako.


APIIRILAK

4 Sagardotegia TXOTX

Historian zehar, Bedaion, sagastiek izan duten garrantziaz ahaztu gabe, sagarraren eguna ospatuko dugu aurten ere.

MAIATZAK

28 Harri Jai eguna

Egun berezia. Urteetan ospatu den jaia. Aitzinean, eguraldia, uztak (bizi iturri) eta erlijioa elkarlotzen zituzten ohitura bat ospatzen da.

29, 30 eta 31 Asteburu kulturala

Bideoa, dantzak...eta aurten Lizartza eta Bedaioko mugetatik hurbil dauden aintzinako zuhaitz eta kobazuloak bisitatzeko aukera.

Mendi Martxa

EKAINAK

14 Bedaioko III. Mendi Martxa

Bedaioko bailara ezagutuaz, Mendi Martxa neurtua egingo da. Batezbesteko denbora 6-8 ordu. Artubi (1.256m) kota garaiena izango delarik.

UZTAILAK

5 Gure artean falta ditugun gazteen oroimen eguna

Herriko gazteen oroimenez mendi irteera eta hamaiketakoa mendian.

Ingurutxoa Bedaioko Jaietan

IRAILAK

4, 5, 6, 7 eta 8 Bedaioko Jaiak

Bedaioko Ingurutxoa, Herri Kirolak, Haur Jolasak, Herri Afaria, Txirrindulari Igoera, Erromeriak...eta askoz gehiago!

8 Jubilatuen Eguna

Hamaiketan Meza eta ondoren Ordu-bietan Bazkaria

27 II. Mendiko "Raid" Zaldi Lasterketa Bedaion

Aralarko mendien artean mendiko zaldi lasterketa.

Zaldi raid-a Bedaion

URRIAK

3 Ardikiaren Afaria

Garaiak eskatzen duen bezala Ardikiaren inguruan afaria, mondejuak eta ardi gisatua nagusi izango direlarik.

31 Mus txapelketa eta gaztain janarekin kantu afaria

17:00etan Mus Txapelketa

20:30etan Kantu Afaria gaztaina erreekin.

AZAROAK

Bedaioko Azoka

28 Errioxara bixita

Giro apartaz ardoaren nondik norakoak ezagutuko ditugu.

ABENDUAK

20 Bedaioko Azoka

Bertako baserritarren lanarekin eta goxotasun guztiarekin erein eta jasotako uztak, animaliak, hainbat jaki goxo (etxeko ogia, gazta, pastelak, taloak...), margo lanak...

24 Eguberrietako kantuak baserriz-baserri

Arratsaldeko 15:00etan bilduko gara baserriz-baserri gabon kopla zaharrak abesteko...

Animatu, zuk ere parte hartu ekitaldi hauetan eta gozatu bertako giroaz. Antolatzailea:

Artubi Kultur Elkartea