| Sarrera |
2009KO AGENDA KULTURALA JADA IKUSGAI du Tolosarekin inongo harreman geografikorik, honek ekarri diolarik nahiz eta auzoa izan herri izaera propio bat izatea.Bedaio, Gipuzkoako latifundiorik esanguratsuenetakoa izan da eta bere garaian baita sagastirik emankorrenetakoa ere, honen lekuko, Tolosako Elosegitar markesa, Bedaioko mendi eta baserrien jabe izandakoa, arduratu zen Normandiatik bost mila sagarrondo ekarri eta landatzeaz, zazpi mila zaku sagar ustiatzera heldu zirelarik. Kuriositateen alorrean sartuz, ezin aipatu gabe utzi, auzoko zaharren berbetatik, jasoa izan dela, Loiolako Inazio, Iruņan zauritua izan zenean, Bedaioko bideetatik barrena eramana izan zela Azpeitiako bere jaiotetxera eta garai hartan, Bedaion, taberna funtzio betetzen zuen baserrian hartu zuela atseden, gaur egun San Inazio baserria bezela ezagutzen dena alegia, eta nola ez, San Inazio iturria ere. Misterio punttu bat ematen badiogu, zenbait esanek diote, mitologiako Marik, bere afaltokia duela Balerdi azpian dagoen Sagar-zulo izeneko kobazuloan. |


du Tolosarekin inongo harreman geografikorik, honek ekarri diolarik nahiz eta auzoa izan herri izaera propio bat izatea.